sábado, 31 de octubre de 2009

Informazioaren gizartea

Informazioaren gizartean informazioaren eraketak, manipualzioak eta distribuzioak alde garrantzitsua du aktibitate kultural eta ekonomikoetan. Aro berri hau, industrializazioaren gizartearen ondorengo bezala ikusten da.
Informazioaren gizartearen terminoa sortzen lehenetarikoa Fritz Machlup izan zen bere liburuetako batean idatzi zuenean.
Gizarte berri honek ezaugarri batzuk dauzka hurrengokoak direlarik: oparoa da, omnipresentziala, irradiazioa, abiadura, multiralitatea eta zentralismoa, elkarreragina, ezberdintasuna, heterogenotasuna, desorientazioa, eta informatikaren digitalizazioa.
Mikel Olazaran-ek idatzitako artikuluan "Teknologia eta aldaketa soziala: informazioaren gizartea" izenburua daukanak lau puntu nagusi nabarmentzen ditu: hasierako baikortasuna, determinismo teknologikotik determinizmo sozialera, postfordismoa eta kapitalismo informala eta azkenik, aldaketa teknikoak eta organizazioak.
Beraz, argi dago, aro berri baten aurrean aurkitzen garela, zeinetan teknologiak eta informazioak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren. Esan beharra dago ere, honek eguneroko bizitza errazten digula eta aro berri honetan bizitzen azkar ikasten ari garela.
Ondorioz, garrantztitsua da irakasleok teknologia berriak erabiltzen jakitea eguneroko bizitzan geroz eta gehiago erabiltzen direlako eta haurrek, gaur egun, txikitatik ordenagailuak erabiltzen ikasten ari direlako. Teknologia berriak etorkizuneko gauzak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario