martes, 3 de noviembre de 2009

Prometeus: the media revolution

Bideo honek internet etorkizunean izango duen eraginari buruz hitz egiten du. Bertan ikus daiteke, gaur egun ditugun informazio era guztiak interneten amaituko dutela, hau da, egunkaria, telebista, irratia,... Gaur egun interneten denetarik topa dezakegu. Beraz pentsa daiteke etorkizun batean guztia interneten aurkituko dugula.
Beharbada bideoak arrazoia eduki eta urte batzuk barru dena interneten izango dugunez beste guztia (telebista,egunkaria,irratia,...)desagertu egingo da eta edukiko dugun baliabide bakarra ordenagailua izango da, bertan denetarik aurkituko dugularik. Esan daiteke, bide horretatik goazela. Beraz, pertsona guztiak ordenadore baten aurrean jarri eta honen funtzionamendu guztia ikasi beharko dugu hori baita etorkizuna. Argi dago, geroz eta gauza gehiago aurkitu eta egin daitezkeela interneten bidez eta aurrerapauso izugarria izan dela gaur egun bizi dugun gizartearentzat. Hala ere, bere arriskuak ere baditu, hala nola, nor dago sarearen beste aldean? edota aurki daitekeen informazio guztia egia ote da?
Esan beharra daukat ere, etorkizuneko gizartea horrela bukatuz gero, hau da, guztia interneten bidez egin beharra, pertsona askok arazoak izango ditugula batez ere, helduak diren pertsonak, gizartea oso arin aurrera egiten ari delako eta beharbada, informazioa jarraitu ezin izango dutelako.
Eskolak, haurrei txikitatik erakuts diezaioke ordenagailu bat zer den, zertarako balio duen, zer egin daitekeen bertan,...Azken finean ordenagailua erabiltzen eta interneten nola erabili behar den erakutsi. Baina, nire uste apalean, izan ditzakeen arriskuak saiezten edota konpontzen ere ikasi beharko dute haurrek.
Maila pertsonalean ere, gauza asko egin dezake indibiduo bakoitzak. Nork ez dauka gaur egun ordenagailurik etxean? beraz, informatika klaseetara apuntatuz edota etxean bakoitzak aprobak egiten ikas dezake teknologi berri hau erabiltzen. Benetan, hau izango ote da informazioa jasotzeko edukiko dugun era berria?

No hay comentarios:

Publicar un comentario